Páginas / Web-orrialdeak

viernes, 31 de octubre de 2014

INGURUGELA 25 urte. Parmentier, R. (2012) NAHI DUGUN ETORKIZUNA - BEHAR DUGUN ETORKIZUNA/EL FUTURO QUE QUEREMOS - EL FUTURO QUE NECESITAMOS

25urtelogo
Varda Taldeko -nazioarteko kontsultoretza- zuzendaria da eta urte asko eman ditu ingurumenari lotutako gaien inguruan lan egiten. www.vardagroup.org Blog: http://chezremi.com Twitter: @RemiParmentier
Aldian behin, Nazio Batuen Erakundeak lurraren eta gizateriaren etorkizunari buruzko nazioarteko konferentzia bat antolatzen du. Lehenengoa 1972an izan zen, Giza Ingurumenari buruzko Konferentzia, Stockholmen. Ondoren, Rio de Janeiroko Lurrari buruzko Goi Bilera etorri zen, 1992an. Geroago, Garapen Iraunkorrari buruzko Goi Bilera, Johannesburgen (Hegoafrika), 2002an. 2012ko ekainean, estatuburu eta gobernuburuek beste bilera bat egin zuten Rio de Janeiron: Garapen Iraunkorrari buruzko Nazio Batuen Konferentzia (Rio+20).
Director del Grupo Varda, una consultoría internacional, Rémi Parmentier lleva muchos años trabajando sobre cuestiones medioambientales. www.vardagroup.org Blog: http://chezremi.com Twitter: @RemiParmentier
Con cierta periodicidad las Naciones Unidas convocan una conferencia internacional sobre el destino de la Tierra y la humanidad. Comenzaron en 1972 con la Conferencia sobre el Medio Ambiente Humano en Estocolmo, seguida por la Cumbre de la Tierra de Río de Janeiro en 1992 y la Cumbre sobre Desarrollo Sostenible de Johannesburgo (Sudáfrica) en 2002. En junio de 2012 jefes de Estado y de Gobierno volvieron a juntarse en Río de Janeiro en Río+20, Conferencia de Naciones Unidas sobre Desarrollo Sostenible.


Ingurumen-adierazle guztiak "gorri"1 daudelarik, ikusmin handia zegoen azken Lurrari buruzko Goi Bilera horren aurrean. Nazio Batuetako idazkari nagusiak, Ban Ki-moonek, esan zuenez, "belaunaldi honentzako aukera paregabea zen". Gizarte zibileko 50.000 ordezkarik, GKE, sindikatu, herri indigena, arrantzale eta nekazari artisau, enpresa pribatu eta tokiko agintariak barne, bat egin zuten Rio de Janeiron, eskakizun desberdinak eta, batzuetan, kontrajarriak eginez. Gauzak horrela, etsipen-sentimendua ia saihestezina zen. Goi Bileran onartutako Rio+20ko deklarazioa ez omen da oso asmo handikoa. "Nahi dugun etorkizuna"2 du goiburua, baina, parte-hartzaile gehienen ustez, hori ez da Behar dugun etorkizuna.
Etsipen hori ulertzen dut eta bat nator, batez ere lehen aldiz parte hartu zutenen eta gazte-taldeen kasuan. Baina, gabeziak gabezia, "Nahi dugun Etorkizunaren" 49 orrialdeek etorkizuna eraikitzeko oinarri izango diren zutabe asko hartzen ditu barne.
1 Ikusi PNUMAren GEO 5 Ingurumen Globalaren Aurreikuspen Txostena, 2012ko ekaina: http://www.unep.org/geo/geo5.asp
2 La versión en inglés de "El Futuro que Queremos" está disponible en: http://uncsd2012.org/thefuturewewant.html
Hona hemen adibide batzuk:
Garapen Iraunkorraren Helburu (GIH) sorta bat landu eta argitaratuko da, 2015 baino lehen. Makinari indarra eman behar diogu, GIH horiek behar dugun etorkizuna sustatzea lortzeko.
Nazio Batuek hamar urterako Produkzio eta Kontsumo Iraunkorrerako Ekintza Plana garatzeko agindua jaso zuen. Bush izeneko bi lehendakariek uko egin zioten konpromiso horri Rioko 92ko eta Johannesburgeko 02ko bileretan, hurrenez hurren. Geroak esango du programa hori eraginkorra den ala ez, baina argi dago Bush aita-semeek uste zutela halakoa izan zitekeela, bestela ez zioten hain irmoki aurka egingo.
Ozeano eta Itsasoei buruzko sailek konpromiso esanguratsuak hartu dituzte kudeaketa zientifikoa errespetatzeko, gehiegizko ustiapena eta flota handiegiak eragin ditzaketen laguntzak baztertzeko, legez kontrako arrantzaren aurka borrokatzeko eta maila txikiko arrantzale artisauek arrantza-baliabideetara jotzea bermatzeko.
Ozeanoari dagokionez, ez zen adostasunik lortu itsasoz haraindiko biodibertsitatearen kontserbazioari begira nazioarteko erakundea sortzeko negoziazioei berehala ekiteko. Erakunde hori jurisdikzio nazionaletik kanpoko itsas guneez arduratuko litzateke, eremu haiek lur-azalaren % 45 betetzen duten arren, haietan oihaneko legea da nagusi.
Onartu zen, orobat, aberastasuna eta ongizatea ez direla herrialde bakoitzaren Barne Produktu Gordinaren arabera neurtu behar. Litekeena da horixe izatea gure biloben eskola-liburuek Rio+20ko Goi Bilerari buruz aipatuko duten ondorio nagusia.
Metamorfosiak denbora luzeagoa behar du iraultzak baino. Baina, agian, eragin iraunkorragoak ditu.
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-4155/eu/contenidos/boletin_revista/ihitza39/eu_ihitza/mirador.html
Con todos los indicadores medioambientales "en rojo"1, había muchas expectativas antes de esta última Cumbre de la Tierra. El Secretario General de Naciones Unidas Ban Ki-moon declaró "que era una oportunidad única para esta generación". 50.000 representantes de organizaciones de la sociedad civil, incluidos representantes de ONG, sindicatos, pueblos indígenas, pescadores y agricultores artesanales así como empresas privadas y autoridades locales, confluyeron en Río de Janeiro con peticiones diferentes y en ocasiones contradictorias. En esas circunstancias, el sentimiento de decepción era casi inevitable. Se dice que la declaración Río+20 aprobada en la cumbre carece de ambición. Se titula "El Futuro que Queremos"2, pero la mayoría de los participantes estimó que no es el futuro que necesitamos.
Entiendo y comparto esas frustraciones, fundamentalmente las de aquellos que asistieron por primera vez y de los colectivos juveniles. Pero a pesar de sus deficiencias, las 49 páginas de "El Futuro que Queremos"2 incluyen muchos pilares sobre los que podemos construir el futuro.
1 Véase el Informe Perspectivas del Medio Ambiente Global GEO 5 del PNUMA, junio de 2012: http://www.unep.org/geo/geo5.asp
2 La versión en inglés de "El Futuro que Queremos" está disponible en: http://uncsd2012.org/thefuturewewant.html
He aquí algunos ejemplos:
Se elaborará y publicará una serie de Objetivos de Desarrollo Sostenible (ODS) antes de 2015. Debemos forzar la máquina para garantizar que los ODS promuevan el futuro que necesitamos.
Las Naciones Unidas recibieron el mandato de desarrollar un Programa de Acción sobre Producción y Consumo Sostenibles para diez años, algo a lo que los dos presidentes Bush se opusieron frontalmente en Río 92 y Johannesburgo 02 respectivamente. El futuro dirá si dicho programa es efectivo o no, pero es evidente que los Bush pensaban que podría serlo, de lo contrario no se habrían opuesto a él tan firmemente.
La sección sobre Océanos y Mares incluye compromisos significativos para respetar una gestión de tipo científico, eliminar ayudas que contribuyan a la sobreexplotación y la existencia de flotas abusivas, luchar contra la pesca ilegal y garantizar el acceso a recursos pesqueros a pescadores artesanales a pequeña escala.
En torno al océano, asimismo, no hubo acuerdo para iniciar inmediatamente negociaciones sobre un ente internacional para la conservación de la biodiversidad en ultramar (zonas fuera de jurisdicción nacional que representan el 45% de la superficie terrestre y donde impera la ley del Salvaje Oeste) pero se subrayó la importancia de esa cuestión y se acordó tratar la posibilidad de materializar dicho acuerdo dentro de dos años y medio.
Se acordó también que es erróneo medir la riqueza y el bienestar sobre la base única del Producto Interior Bruto de cada país; probablemente esta conclusión sea la que mencionen los libros de historia de nuestros nietos en torno a la Cumbre Río+20.
Una metamorfosis lleva más tiempo que una revolución. Pero quizá sus efectos sean más duraderos.
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-4155/es/contenidos/boletin_revista/ihitza39/es_ihitza/mirador.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada