Páginas / Web-orrialdeak

martes, 28 de octubre de 2014

INGURUGELA 25 años/25 urte. Querol, AA: La compra verde, un ámbito transversal para trabajar todas las dimensiones de la agenda 21 escolar / Erosketa berdea, eskolako agenda 21eko dimentsio guztiak lantzeko zeharkako esparrua


25urteIHITZA
ZERGATIK HOBETU ESKOLAKO EROSKETAK INGURUMENAREN ALORREAN?
Eraginkorra izateko, iraunkortasunerako hezkuntzak jardun eta ohitura iraunkorrekin batera aritu behar du. Hezkuntzaren esparruan eta Eskolako Agenda 21aren testuinguruan, horrek esan nahi du curriculum-ekintzek eta ekintza pedagogikoek ingurumenarekiko eta gizartearekiko arduratsuak izango diren jarduerekin bat etorri beharko dutela. Jarduera horiek ikastetxearen beraren eguneroko funtzionamenduan txertatu behar dira lehenik eta behin, bertatik bultzatzen diren ohitura eta printzipioekin koherenteak izateko.
Kontsumo edo erosketa iraunkorraren esparruan garatu ahal izango ditugu, hain zuzen, ikastetxean parte hartzen duten eragileen arteko sinergiarik handienak, bakoitza bere arduretatik abiatuta.

¿POR QUÉ MEJORAR AMBIENTALMENTE LAS COMPRAS ESCOLARES?
Para ser eficaz, la educación en la sostenibilidad ha de ir ligada con unas prácticas y hábitos sostenibles. En el entorno educativo y en el marco de la A21E esto implica vincular las acciones curriculares y pedagógicas con prácticas ambiental y socialmente responsables. Estas prácticas deben empezar en el funcionamiento diario del propio centro escolar para ser coherentes con los hábitos y principios que se promueven desde el mismo.
Uno de los ámbitos donde mayores sinergias se pueden establecer entre todos los actores involucrados en los centros escolares, cada uno con sus respectivas responsabilidades, es en el ámbito del consumo o compra sostenible.

Iraunkortasunaren ingurumen-alderdiari erreparatuta, ingurumenarekiko arduratsuak izango diren erosketak, Erosketa Berdea, sustatzeko, ikasleek eta eragileek badute non eragin:
  • Erosketa-premiak murrizteko neurriak ezartzea, eta baliabideak (baliabide natural nahiz ekonomikoak) eraginkortasun handiagoz erabiltzea.
  • Ikastetxean egunero erosi eta erabiltzen diren produktu eta zerbitzuen ingurumen-kalitatea (eta, askotan, osasun-kalitatea) hobetzea.
  • Hondakin gutxiago sortzea; uraren, energiaren eta materialen kontsumoa murriztea; eta gure jardueraren ondorioz eragindako isuriak gutxitzea.
  • Ikasleek curriculumetan kontsumo eta erosketa berdeari lotutako edukiak txertatzea.
  • Egunerokoan ohitura iraunkorragoak sustatzea.
Gauzak horrela, Erosketa Berdeari esker, produktuak ekoizteak, erabiltzeak eta kudeatzeak ingurumenean eta osasunean eragiten duten inpaktua murrizteaz gain eta, batzuetan, kostuak ere murrizteaz gain, eragile guztiok kontsumo-ohitura kontzienteak sustatu eta barneratzeko aukera ere badugu.
NORK SUSTATU BEHAR DU EROSKETA BERDEA?
Ikastetxean edozein ardura duen orok egin dezake hori, ahal dela, gainerako eragileekin kontsultatuz eta mintzatuz. Adibidez:
  • Ikastetxeak kudeatzen dituen Udalak ikastetxeei lagun diezaieke erosketak erabakitzen dituztenean ingurumen-irizpideak erants ditzaten; gainera, berorrek ere erabil ditzake irizpide horiek, Udal moduan ikastetxeei eskaintzen dizkien zerbitzu eta horniduretan.
  • Zuzendaritza-taldeak ingurumen-irizpideak ezar ditzake ikastetxeak egindako erosketetan eta kudeatzen dituen zerbitzuetan. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean eta Udalean presioa egin dezake eurek kontratatzen dituzten hornidura eta zerbitzuetan ere erosketa berdeko irizpideak erabil ditzaten.
  • Irakasleek ere bultza dezakete kontsumo-arduratsua: eskola-curriculumean Erosketa Berdeari lotutako kontzeptu eta ohiturak txerta ditzakete, ikasleen kontsumo kritikorako tresnak izan ditzaten.
  • Eta Gurasoen Elkarteak ere badu zeregina, bere esku dauden kudeaketa-alderdietan.
Halatan, bada, ez dago besteek jarduteko zain egon beharrik; denok jar gaitezke abian ikastetxeetan kontsumo kontzientea, ingurumenarekiko errespetutsua izango dena sustatzeko.
Tomado de: http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-4155/eu/contenidos/boletin_revista/ihitza42/eu_ihitza/mirador.html




Si nos centramos en la vertiente ambiental de la sostenibilidad, mediante la compra ambientalmente responsable o Compra Verde los centros y actores implicados pueden:
  • Aplicar medidas para reducir las necesidades de compra y hacer un uso más eficiente de los recursos (tanto naturales como económicos)
  • Mejorar la calidad ambiental, y en muchos casos para la salud, de los productos y servicios adquiridos y usados a diario en los centros
  • Reducir la generación de residuos, el consumo de agua, energía y materiales o las emisiones relacionadas con nuestra actividad
  • Integrar contenidos de consumo y compra verde en los curriculums de los estudiantes
  • Además de promover hábitos diarios más sostenibles
Así, la Compra Verde nos permite reducir los impactos sobre el medioambiente y la salud (en algunos casos reduciendo costes) que la producción, uso y gestión final de los productos generan y a todos los agentes también nos permite promover y adquirir hábitos de consumo consciente.
¿QUIÉN HA DE PROMOVER LA COMPRA VERDE?
Cualquiera que tenga alguna responsabilidad en el funcionamiento de los centros puede hacerlo, siempre que sea posible mediante procesos de consulta y diálogo. Así por ejemplo:
  • El Ayuntamiento gestor de centros escolares puede desarrollar proyectos para apoyar a las escuelas a integrar criterios ambientales en sus decisiones de compra, y aplicarlos é mismo para los servicios o suministros que, como Ayuntamiento, proporciona a los centros.
  • El equipo directivo pueden fijar los criterios ambientales de compra para los productos o servicios gestionados por el propio centro y presionar al Departamento de Educación del Gobierno Vasco o al Ayuntamiento para que aplique criterios de compra verde en los suministros o servicios contratados por ellos.
  • El profesorado también puede promover el consumo responsable integrando conceptos y pautas de la Compra Verde en el curriculum escolar, para dotar al alumnado de herramientas de consumo crítico.
  • Y las AMPA también pueden jugar un papel importante sobre aspectos de su gestión.
Por tanto, no hay que esperar a que otros actúen, todos y todas podemos tomar la iniciativa y empezar a promover un consumo consciente y ambientalmente responsable en los centros.
Tomado de: http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-4155/es/contenidos/boletin_revista/ihitza42/es_ihitza/mirador.html




No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada