Páginas / Web-orrialdeak

jueves, 30 de octubre de 2014

INGURUGELA 25 URTE. Groome, H. (2012): Eskola-baratzeak: hazi bat landatu, irakaskuntza haz dadin / las huertas escolares: plantar una semilla para que crezca la enseñanza

imageimage
Zer egiten du baratze batek ikastetxe batean? Lurreko hainbat lekutan, eskolatutako umeek lursail txikietan barazkiak eta fruituak landatzen hartu dute parte, beren eskola-curriculumaren barruan. Zergatik egiten dute? Ekimen horrek askotariko sustraiak ditu eta interes handia piztu du, eta, hori dela eta, FAOk (Elikadura eta Nekazaritzako Nazio Batuen Erakundea) bere nazioarteko ekintzaren esparruan sustatzen du. Zergatik?
Leku bakoitzean eta une bakoitzean, hainbat arrazoi ditu jendeak eskola-baratzeak garatzeko: muturreko kasuetan, lehengaiak landatzen ikasi behar larria dago, jateko zerbait lortzeko eta goserik ez izateko; beste kasuetan, hirietako ikasleak eta landa- eta nekazaritza-ingurunea kontaktuan jartzeko asmoa dago; beste batzuetan, ingurumenarekin lotutako kezken ondorioz sortu izan dira eskola-baratzeak, hasiera batean; eta beste batzuetan, familien elikadura-ohituretan eragina izatea izan da helburua, haurren obesitaterako joera aldatzeko asmoz.
¿Qué pinta una huerta en un Colegio? ¿Por qué en lugares muy variados a lo largo y ancho del Planeta niños y niñas escolarizados/as han participado en el cultivo de pequeñas parcelas de verduras y frutas como parte de su currículum escolar? ¿Por qué parece de tanto interés esta iniciativa de raíces muy variadas que la FAO llega a promoverla desde su ámbito de acción internacional?
Las huertas escolares responden a una enorme variedad de motivos, según el sitio y el momento en que se promueven: en casos extremos responden a una necesidad apremiante de saber cultivar las materias primas necesarias para hacer una comida y así no pasar hambre; en otros casos se trata de lograr un mínimo contacto entre una población escolar predominantemente urbana y el medio rural y agrario; en otros casos las huertas escolares han respondido inicialmente a inquietudes medioambientales, mientras que otras intentan influir en las costumbres alimentarias de las familias para darle la vuelta a la tendencia hacía la obesidad en la población infantil.


Eskola-baratzeak hainbat arrazoiren ondorioz sortu dira, beraz. Hala ere, gaur egun argi dago diziplina anitzeko ikasketa-lekuak direla, praktikoak eta oso erakargarriak direla; izan ere, haurrek beren ahaleginen emaitzak hazten ikusten dute haietan. Baina, horri dagokionez ere, mota askotako eskola-baratzeak daude. Batzuk barazkiak ereiteko edo landatzeko lekuak baino ez dira; beste batzuek barazkiz hornitzen dituzte eskola-jantokia edo bertako komunitateko familiak. Beste batzuk ekologikoki kudeatzen dituzte, tokiko barazki-espezieak erabiltzeko eta kontserbatzeko ahalegina eginez, eta genetikoki aldatutako organismorik erabili gabe. Zenbait lekutan, ikasturtea amaitzen denean, eskola-baratzea kudeatzeari uzten diote, eta beste batzuetan, bertako komunitateak -helduek zein adinez txikiek- ikasturte berria hasi arte zaintzen du. Zenbait lekutan, produkzio-ziklo osoa egiten saiatzen dira: sortzen diren hondakinak kudeatzea; landare bakoitzaren haziak gordetzea; euri-ura biltzeko eta gordetzeko sistemak antolatzea, landareak ureztatzeko; etab. Leku batzuetan, haurrek ereintzak, zainketak, uztak eta landareen erabilera planifikatzen hartzen dute parte, eta, beste batzuetan, berriz, ereintzez eta uztez soilik arduratzen dira.
Eskola-baratzeek aukera ugari ematen dituzte. Hala ere, ikastetxe guztiek ez dute eskola-baratze bat martxan jartzeko aukera edo, agian, kezka, edo, baratzea izanda, ez dituzte jartzen hura lantzeko merezi dituen baliabide guztiak. Zergatik? Baliteke baserri eta granjetako baratzeetan eragin negatiboa duen zerbait eskola-baratzeetan ere gertatzea? Nola sor daiteke eskola-baratzeekiko interesa, administrazio guztiek eta herritar guztiek batere interesik ez badute elikaduran? Inork ere ez du jakin nahi zer landarek edo landareen zer atalek ematen dituzten elikagaiak? Zer landare landatzen diren Euskadin? Zer-nolako eragina duen landatzeko ereduak (ekologikoak, ohikoak edo transgenikoak) azken elikagaiaren edo ingurumenaren kalitatean? Urteko zer sasoitakoak diren labore horiek? Zer onura izan ditzakeen landare horiek jateko erabiltzeak? Nola sor daiteke eskola-baratzeekiko interesa, kontuan hartuta azken hamarkadetan haurren elikagai asko aurrez prestatuak direla edota janari lasterra direla, baita eskola-jantokietan ere (administrazio publikoek beraiek sustatuta)?
Eskola-baratzeek etorkizuna izango badute, bi baldintza garrantzitsu bete behar dira:
(a) Helduak, administrazio publikoetan eta etxe partikularretan, koherenteak eta kontsekuenteak izatea beren diskurtso eta jokabideetan, elikadurari dagokionez; eta nekazaritza eta elikadura osasungarri eta iraunkorraren alde egitea, bai landan bai plateretan, egitez eta ez hitzez.
(b) Ikastetxeek beharrezko baliabideak jasotzea, ikasleei curriculum holistikoa eskaintzeko, eskola-baratzeetan lan praktikoa zein teorikoa egin dezaten, nekazaritza iraunkorrari, bioaniztasunari, nutrizioari eta sukaldaritzari buruzko moduluetan.
Krisi-garai hauetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da eskola-baratzeetan erabiltzen diren baliabideei eustea, bai eta baliabide gehiago jartzea ere. Kontuan izan behar da eskola-baratzeen bidez zer ekarpen egin daitezkeen diziplina anitzeko irakaskuntzan eta elikadura osasungarrian, gure haur eta nerabeak horren guztiaren jakinaren gainean egon daitezen.
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-4155/es/contenidos/boletin_revista/ihitza40/es_ihitza/enportada.html

 
Independientemente de los orígenes variopintos de las huertas escolares, lo que hoy día está claro es que son lugares de aprendizaje multidisciplinarios, prácticos y muy atractivos ya que las y los niños/as ven crecer los resultados de sus esfuerzos. Aunque también en este aspecto las huertas escolares son muy variopintas. Las hay que son simples lugares de sembrar o plantar verduras, las hay que surten de verduras a un comedor escolar o a familias de la comunidad local, las hay que se gestionan de forma ecológica, donde se hace un esfuerzo por emplear y conservar variedades locales de verduras y se declaran libres de organismos modificados genéticamente. Hay huertas escolares cuya gestión se interrumpe al final de cada año escolar, mientras que en otras la comunidad local, tanta adulta como menor de edad, cuida el espacio hasta el comienzo del nuevo curso. Hay huertas que procuran cerrar todo el ciclo de la producción, incluyendo una gestión de los residuos que ellas generan, el guardar semillas de cada planta o el manejar sistemas de recolectar y guardar el agua de la lluvia para luego regar las plantas. Hay huertas que involucran a los niños y niñas en la planificación de las siembras, los cuidados, las cosechas y los posteriores usos de las plantas, mientras que otras se limitan a promover las siembras y luego las cosechas.
Las oportunidades que ofrecen las huertas escolares son enormes. ¿Cómo es posible entonces que no todos los colegios tengan la oportunidad o quizá la inquietud de poner en marcha una o que, teniendo huerta, no se le dedique todos los recursos que merece? ¿Falla algo que también está influyendo de manera negativa en algunas zonas de huertas de caseríos y granjas? ¿Cómo se puede generar interés en las huertas escolares cuando ni todas las administraciones ni toda la población tiene interés en la alimentación: qué plantas y que parte/s de las plantas dan alimentos, qué plantas se cultivan en nuestro país, cómo influye el modelo de cultivo de las plantas (ecológico, convencional o transgénico) en la calidad del alimento final o del medio ambiente, de qué época del año son propios estos cultivos, qué beneficios tiene el saber preparar comidas con estas plantas ...? ¿Cómo generar interés en las huertas escolares cuando a lo largo de las últimas décadas un creciente porcentaje de los alimentos de niños y niñas es preparado y precocinado y/o comida rápida, incluso en los comedores escolares (hecho, este último, promovido por las propias administraciones públicas)?
El futuro de las huertas escolares depende de dos cosas muy importantes:
(a) Que la población adulta, de las administraciones públicas y las casas particulares, sea coherente y consecuente en sus discursos y sus prácticas en cuanto a la alimentación, apostando por la agricultura y la alimentación sanas y sostenibles en los campos y en los platos y no únicamente de palabra.
(b) Que los colegios reciban los recursos necesarios para ofrecer al alumnado un currículum holístico que integra un trabajo práctico y teórico en las huertas escolares en módulos de agricultura duradera, biodiversidad, nutrición y cocina en la enseñanza.
En estos tiempos de crisis es aún más importante mantener e incluso aumentar los recursos dedicados a las huertas escolares teniendo en cuenta sus valiosas aportaciones potenciales a una enseñanza multidisciplinaria y a una alimentación sana e informada de nuestras generaciones infantiles y adolescentes.
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-4155/eu/contenidos/boletin_revista/ihitza40/eu_ihitza/enportada.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada