Páginas / Web-orrialdeak

miércoles, 29 de octubre de 2014

INGURUGELA 25 urte. Cearreta, A. (2013): Natura eta gizarteak: antropozenoaren kontzeptu geologikoa /Naturaleza y sociedades humanas: el concepto geológico del antropoceno

imageimage
Aldizkari geologiko ospetsuenean berrikitan argitaratu den editorial batean (Nature Geoscience, 2012ko abendua) azpimarratzen da oso gazte gutxik ikasten dituztela Lurraren Zientziak mundu osoan. AEBko Lan Estatistiken Bulegoak aurreikusten duenez, datozen hamar urteotan geozientzialarientzako lanpostuak % 21 ugalduko diren arren, Lurraren Zientzietako lizentziadunen kopurua, argi eta garbi, txikiegia da. Aldizkaria kexu da lehen hezkuntzan ez direlako seriotasunez aztertzen Lurraren Zientziei loturiko irakasgaiak, eta bigarren hezkuntzan eta batxilergoan irakasgai horietaz arduratzen diren irakasleak ez dutelako kualifikazio nahikorik izaten. Un artículo editorial publicado recientemente en la revista geológica más prestigiosa (Nature Geoscience, diciembre de 2012) pretende llamar nuestra atención en torno a la escasez de jóvenes que realizan estudios de ciencias de la Tierra en todo el mundo. A pesar de que La Oficina de Estadísticas Laborales de EE.UU. prevé que el empleo para geocientíficos aumentará un 21% en los próximos 10 años, el número de licenciados en ciencias de la Tierra es, sencillamente, demasiado bajo. La revista se queja de que en la enseñanza primaria no se aborda con seriedad las asignaturas ligadas a las ciencias de la Tierra y de que los profesores responsables de dichas asignaturas en la enseñanza secundaria y el Bachillerato no suelen estar debidamente cualificados.


Geologia zientzia historikoa da eta geologoek hainbat arotan banatzen dute gure planetaren historia, Lur-prozesuen eta Bizitzaren eboluzioan oinarrituta. Horri esker badakigu Lurra duela 4.600 milioi urte inguru sortu zela, eta Bizitza 3.000 milioi urtetik gora agertu zela. Gaur egun gure planetaren historiaren azken aroan bizi gara: Kuaternarioa, edo azken 2,6 milioi urteak. Aro horren ezaugarri nagusia glaziazio-aldien eta tarte beroen txandaketa da. Aldi horretan hainbat giza espezie sortu eta kultura-garapena gertatu zen. Gaur egun, Kuaternarioari buruzko ikerketak dira Lurraren Zientzien adarrik gazteena eta aktiboena, berrikitan antzeman den jalkin-erregistroaren kantitatea eta kalitatea dela-eta, eta gizartean interes handia dagoelako gure espezieak planetaren kliman eta ingurumenean duen geroz eta eragin handiagoagatik.
Kuaternarioaren azken garaian, Holozenoko garai egonkorrak (azken 11.000 urteak) gizateria garatzeko ingurune aproposa eskaini du. Hari esker sortu ahal izan dira nekazaritza, hiriak eta zibilizazio konplexuak. Oso berrikitan, Crutzenek eta Stoermerrek (2000) aldi berri bat definitu zuten: Antropozenoa: gizakiak ziklo biogeokimiko orokorrak aldarazi dituen tartea, alegia. Beraien arabera, 1800. urtearen inguruan hasi zen, lurrun-makina asmatu zenean. Denbora geologikoaren azken zatiketa hori informala da komunitate geologikoan, baina zera adierazten du: gizakiak ingurumenean utzitako aztarna hain dela handia, Lurra aro geologiko berri batean sartu baita. Gizakia, bere horretan, indar geofisiko globala bihurtu da, Naturaren beste indar batzuen parean: azaleko ekosistemak funtsean basatiak izatetik funtsean antropogenikoak izatera igaro dira, atmosferaren eta ozeanoaren kimika aldatzen ari da, biodibertsitatea galtzearen indizea areagotu egin da, etab. Bigarren Mundu Gerraren ostean giza jarduera guztiek izan zuten azelerazioa (Azelerazio Handia deiturikoa) 'Steffen W et al."-en liburutik (2011) ateratako irudian islatzen da. Ikusgarria da zer alde dagoen 1890-1950 eta 1950-2011 aldietako bolumenen artean. Munduko gizateria hirukoiztu egin da, baina ekonomia globalak eta kontsumo materialak oraindik areago egin dute gora. Kontsumoa eta teknologia lehen mailako faktore bihurtu dira, gizakiak ingurumenean duen inpaktuaren aitzindariak.
vistas aéreas
Gaur egun gizateriak dituen erronkek ez dute parekorik izan historian. Lehen aldiz, gure belaunaldia konturatu da gure jarduerek nola eragiten duten Lurreko Sisteman eta, beraz, planetarekin dugun harremana aldatzeko gaitasuna eta ardura duen lehen belaunaldia gara. Erronka horren izaera globala dela eta, beste ikuspegi bat erantsi zaio aldaketa-abiaduraren kontzeptuari. Orain arte aldaketa geologiko gehienek epe izugarri luzeak zituzten, baina orain bizkor gertatu eta eragin suntsitzaileak izateko aukera dute: adibidez, itsasoaren mailak gora egitea, berotze globalaren eta kasko polarrak urtzearen ondorioz. Gizateriak ez du aurretiko inolako esperientziarik halakoa ingurumen-aldaketa sakonari eta bizkorrari aurre egiteko.
Antropozeno-aroaren mundu berri hori beroagoa da, biosfera eraldatu eta pobretua dauka eta gizateriak menderatzen ditu paisaiak. Nature Geoescience aldizkariaren editorialak galdera garrantzitsu bat jaso zuen: nola nahi dugu gizateriak geroz eta hauskorragoa den planeta batean bizirautea, ez baditugu Lurraren oinarrizko dinamikak ulertzen?
Erreferentziak:
-Crutzen, P. y Stoermer, E., 2000. The "Anthropocene". Global Change Newsletter 41: 17-18.
- Steffen, W et al, 2011. The Anthropocene: From Global Change to Planetary Stewardship. Ambio 40: 739-761.

Hemendik hartuta: http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-4155/eu/contenidos/boletin_revista/ihitza41/eu_ihitza/mirador.html
La geología es una ciencia histórica y los geólogos dividen la historia de nuestro planeta en numerosos períodos temporales, basándose en la evolución de los procesos terrestres y la Vida. Así, sabemos que la Tierra se formó hace 4.600 millones de años aproximadamente y que la Vida apareció hace más de 3.000 millones de años. Actualmente vivimos en el último período de la historia de nuestro planeta, el período Cuaternario o los últimos 2,6 millones de años, caracterizado por numerosas oscilaciones entre períodos glaciales y fases cálidas interglaciales más breves. Simultáneamente, en ese lapso de tiempo evolucionaron distintas especies humanas y se produjo su desarrollo cultural. Actualmente, los estudios sobre el Cuaternario son una de las ramas más jóvenes y más activas de las ciencias de la Tierra, debido a la gran cantidad y calidad del registro sedimentario reciente y al interés social por la influencia creciente que nuestra especie tiene en el clima y el medio ambiente del planeta.
Como parte final del Cuaternario, el período estable del Holoceno (los últimos 11.000 años) ha demostrado ser un medio global muy apropiado para el desarrollo de la humanidad. Ha permitido el afloramiento y desarrollo de la agricultura, de ciudades y de civilizaciones complejas. Muy recientemente Crutzen y Stoermer (2000) definieron un nuevo período, el Antropoceno: el intervalo en que el ser humano ha alterado los ciclos biogeoquímicos globales. Comenzaría en torno al año 1800, tras la invención de la máquina de vapor. Esa última división del tiempo geológico, aunque informal en el seno de la comunidad geológica, implica que la huella humana en el medio ambiente global es tan fuerte que la Tierra ha entrado en una nueva época geológica. La humanidad en sí misma se ha convertido en una fuerza geofísica global, similar a otras fuerzas de la Naturaleza: los ecosistemas de superficie han pasado de ser fundamentalmente salvajes a ser fundamentalmente antropogénicos, la química de la atmósfera y del océano está cambiando, el índice de pérdida de biodiversidad ha aumentado, etc. La aceleración de todas las actividades humanas tras la Segunda Guerra Mundial (llamada la Gran Aceleración) se refleja en la figura sacada de Steffen et al (2011). Nótese la diferencia de volumen entre los períodos 1900-1950 y 1950-2011. La población humana se ha triplicado, pero la economía global y el consumo material han aumentado a un ritmo incluso mayor. El consumo y la tecnología se han convertido en los factores predominantes que lideran el impacto humano sobre el medio ambiente.
vistas aéreas
El reto actual es distinto a cualquier otro que la humanidad haya afrontado hasta el momento. Somos la primera generación consciente del modo en que nuestras actividades inciden sobre el Sistema Terrestre y, en consecuencia, la primera generación con la capacidad y la responsabilidad de cambiar nuestra relación con el planeta. La naturaleza global de dicho desafío añade otra perspectiva al concepto de velocidad de cambio. Ahora la mayoría de los cambios geológicos, que tenían plazos excepcionalmente largos, podrían producirse rápidamente con potenciales efectos devastadores; como, por ejemplo, el aumento del nivel del mar debido al calentamiento global y al deshielo. La humanidad no tiene experiencia previa tratando un cambio medioambiental de tanto calado y rapidez.
Este mundo nuevo del Antropoceno es más cálido y muestra una biosfera muy cambiada y empobrecida, con paisajes dominados por el ser humano. El artículo editorial de Nature Geoscience concluía con una pregunta importante: ¿Cómo podemos pretender que la humanidad sobreviva en un planeta cada vez más vulnerable sin entender las dinámicas básicas de la Tierra?
Referencias:
-Crutzen, P. y Stoermer, E., 2000. The "Anthropocene". Global Change Newsletter 41: 17-18.
- Steffen, W et al, 2011. The Anthropocene: From Global Change to Planetary Stewardship. Ambio 40: 739-761.

Tomado de: http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-4155/es/contenidos/boletin_revista/ihitza41/es_ihitza/mirador.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada