Páginas / Web-orrialdeak

miércoles, 5 de noviembre de 2014

INGURUGELA 25 urte. Tréllez, E. (2011) KULTURA ARTEKO INGURUMENHEZIKETA ETA IRAUNKORTASUNA / EDUCACIÓN AMBIENTAL INTERCULTURAL Y SUSTENTABILIDAD

25urtelogo
Eloísa Tréllez Solís
Fisikaria, ingurumenaren ikertzailea eta hezitzailea. Erdi espainiarra erdi kolonbiarra da, eta Perun bizi da. Pirámide Kultura Elkarteko buru da. Alemaniako GIZ elkarteko Landa Garapen Iraunkorrerako Ingurumen Komunikazioaren koordinatzailea da.
Kultura arteko ingurumen-heziketaren gogoetek hau dute ardatz: gizartearen, naturaren eta kulturen arteko harremanak. Honenbestez, ingurumen-heziketa garaikidea zer den eta iraunkortasunerako bidean kulturartekotasunak zer esan nahi duen erabaki eta horri buruzko nolabaiteko adostasuna lortu beharra dago.
Eloísa Tréllez Solís
Física, ambientalista y educadora ambiental hispano colombiana, residente en Perú. Preside la Asociación Cultural Pirámide. En la actualidad es coordinadora de la línea Comunicación Ambiental para el Desarrollo Sostenible del Programa Desarrollo Rural Sostenible PDRS de la Cooperación Alemana GIZ.
La educación ambiental intercultural tiene como eje de sus reflexiones las relaciones entre la sociedad, la naturaleza y las culturas. En tal sentido, se requiere partir de un mínimo acuerdo sobre qué es la educación ambiental contemporánea y qué significa la interculturalidad en la ruta hacia la sustentabilidad.
Definizio batzuk zein besteak alde batera utzita, ezaugarri hauek dituen prozesua dugu ingurumen-heziketa:
  • Oso dinamizatzailea da
  • Gizartearen eta naturaren arteko harreman dinamikoak ditu ardatz
  • Natura zaintzea eta kulturen balioa berreskuratzea du xede
  • Oso parte-hartzailea da
  • Adimenaren eta emozioen arteko harreman positiboaren premia azpimarratzen du
  • Jakintza akademikoak eta aspaldikoak lotzen ditu elkarrekin
  • Ekimen sortzaileari buruzko gogoeta eragiten du
  • Mundu bidezkoago eta zuzenago bat eraikitzen laguntzen du
  • Ingurumen-ezagutza eraikitzeko elementuak eskaintzen ditu
  • Oinarri etikoak ditu, eta kulturak balioetsi egiten ditu
Zenbait kulturaren arteko elkarrekintzatzat jo genezake kulturartekotasuna. Prozesu horretan, errespetuak eta elkarrizketak izan behar dute nagusi, elkar hobeto ulertzeko. Horregatik, berez izan behar du kulturartekoa ingurumen-heziketak. Ezinezkoa da kulturartekotasunarekin zuzeneko loturarik gabeko ingurumen-heziketako prozesurik izatea, ez tokiko eremuan ez eskualdekoan.
Ingurumen-heziketako jardueretan kulturartekotasuna sakon txertatzeko, aldez aurretik hainbat pauso eman behar dituzte elkarrekin hezitzaileek, ikasleek, haiekin harremanetan diren herritarrek eta inguruan dituzten testuinguru naturalek eta sozialek.
Nor garen, nondik gatozen, non gauden... geure buruari galdetzea ezinbestekoa du kulturartekotasunaren hausnarketak. Geure nortasunak ulertuz ulertzen ditugu, izan ere, arrotzak zaizkigun beste kultura eta inguru batzuk.
Norabide horretan doan bidea dugu kulturarteko ingurumen-heziketa; prozesu dinamikoa, parte-hartzailea eta sortzailea bultzatzea du xede, biodibertsitatea zaintzeko eta naturara hurbiltzeko, tokian tokiko kulturekin harreman estuan, hartara zenbait balio, jakintza partekatu eta elkartasun- eta berdintasun-jarduera sustatzeko eta berreskuratzeko.
Gizaki guztiontzat bizi berri bat, autokudeatua eta askea eraikitzea proposatzen du, naturarekin bat eginda. Helburutzat du denok elkarrekin bizitzen ikastea, elkar ezagutzea, urruntzen gaituzten diferentziak errespetatzea eta elkarrentzako interes- eta harreman-eremu bihurtzea, denon onerako etorkizunak sortzea, naturari, kulturei eta era guztietako testuinguruei etengabe hurbilduz.
Naturan eta gizartean hobekuntza zehatz batzuk lortu nahi ditu, herri, eskualde eta nazio mailan, harmonia onean (herrien artean, gizon eta emakumeen artean, talde etnikoen eta sektore sozialen artean, hiri- eta landa-komunitateen artean, haurrean, nerabeen eta helduen artean, akademietako zientzialarien eta komunitateetako jakintsuen artean...).
Bestalde, jakintza berriak, gizartearen eta naturaren arteko harreman mota berriak sortzen lagundu nahi du, ondare kulturala eta naturala zaintzeko zenbait aukera eskainiz, etorkizun iraunkorra helmuga dela betiere.
Horrez gain, bizipenak, jakintzak, emozioak eta etorkizunen diseinua partekatzeko eremuak sortzea proposatzen du. Horretarako, partaidetza zabala behar du, eta alor askoren ekarpenak: arte eta zientzienak, teknologienak eta tokian tokiko jakintzenak, haurren eta gazteen ikuspegienak, eta helduen begirada zailduarena.
Zalantzarik gabe, etorkizun iraunkorra eraikitzeko bidean jarriko gaitu prozesu horrek!
La educación ambiental, independientemente de las diversas definiciones existentes, puede comprenderse como un proceso que:
  • Es altamente dinamizador
  • Se centra en las relaciones dinámicas entre la sociedad y la Naturaleza
  • Busca conservar la Naturaleza y revalorar las culturas
  • Es esencialmente participativo
  • Subraya la urgencia de una relación positiva entre intelecto y emoción
  • Combina saberes ancestrales y académicos
  • Se orienta a la reflexión para la acción creativa
  • Aporta a la construcción de un mundo más justo y equitativo
  • Ofrece elementos para la construcción del saber ambiental
  • Se sustenta en bases éticas y de valoración de las culturas.
La interculturalidad, puede comprenderse como la interacción entre diversas culturas, proceso en el cual debe primar el respeto y el diálogo hacia una mejor y mayor comprensión mutua. Por ello, la educación ambiental en sí misma es y debe ser intercultural. No se puede concebir un proceso educativo ambiental que no tenga un vínculo directo con la interculturalidad, en cualquier espacio local o regional.
Para insertar la interculturalidad de manera profunda en las acciones de educación ambiental se requiere realizar varios pasos previos, entre los educadores, los alumnos y alumnas, los pobladores con los que se relacionan y las realidades naturales y sociales en las cuales están inmersos.
Preguntarnos quiénes somos, de dónde venimos, dónde estamos... es parte de la necesaria introspección previa de la interculturalidad. Puesto que es a partir de la propia comprensión de nuestras identidades que se hace posible la comprensión de otras culturas y de otros espacios naturales que nos son ajenos.
La educación ambiental intercultural es un camino en esta dirección, se propone llevar a cabo un proceso dinámico, creativo y participativo, orientado a promover la conservación de la biodiversidad y el acercamiento a la Naturaleza, en estrecha relación con las culturas locales, hacia la formación y recuperación de valores, saberes compartidos y prácticas de solidaridad y de equidad.
Plantea avanzar hacia la construcción de una vida nueva, autogestionaria y libre, para todos los seres humanos en comunión con la Naturaleza. Señala como meta que todos aprendamos a convivir, a conocernos, a respetar las diferencias que nos alejan y convertirlas en pautas de interés mutuo y de relación, a crear futuros en función del bien común, en un acercamiento permanente con la Naturaleza, las culturas y las diversas realidades.
Aspira a lograr mejoras concretas en las condiciones naturales y sociales, a nivel local, regional y nacional, con una visión de integración y armonía en los países y entre los países, entre los hombres y las mujeres, entre los grupos étnicos y los sectores sociales, entre las comunidades urbanas y rurales, entre los niños, adolescentes y jóvenes y los adultos, entre los científicos de las academias y los sabios comunitarios...
Quiere aportar a la creación de nuevos saberes, nuevas formas de relación de la sociedad y la Naturaleza, proponiendo y desarrollando alternativas diferentes para conservar el patrimonio natural y cultural hacia un futuro sustentable.
Plantea la creación de espacios donde se puedan compartir las vivencias, los saberes, las emociones y el diseño de futuros. Y para ello precisa de una amplia participación, requiere la contribución de las artes y de las ciencias, de las tecnologías y de los saberes locales, de las visiones juveniles e infantiles y de la mirada experta de los mayores.
¡Ese proceso nos llevará, sin duda, a construir un futuro sustentable!

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada