Páginas / Web-orrialdeak

martes, 4 de noviembre de 2014

INGURUGELA 25 urte. Riechmann, J. (2011) ETSIPENAREN AURKA, BAINA NORBERE BURUARI IRUZURRIK EGIN GABE / CONTRA LA DESESPERANZA, PERO SIN AUTOENGAÑOS

25urtelogo
Jorge Riechmann
Poeta, itzultzaile, soziologo, UAMko Filosofia Moraleko irakasle eta ekologista ezaguna.
Ez genuke geure maisuenaz bestelako iritzirik izan behar. Edo beharbada bai? Karl Marxen arau gogokoena gogora dezakegu eta gogoratu beharko genuke: omnibus dubitandum delakoa. Dena zalantzan jarri behar dugu. Baita Marxen hitza ere. Baita bi maisu handiren, historialari handi baten eta poeta handi baten baterako ahotsa ere.
Josep Fontanak, unibertsitate-ikasleei zuzendutako hitzaldi baten amaieran, bere publiko gazteari bizi dugun garai ilunari aurre egiteko animoak emateko asmoz -"Ez da egia munduak hobera egin ezin duenik: gauza asko alda ditzakezue denen artean" --, Miquel Marti i Pol-en bertso bat gogoratu zuen: que tot està per fer, i que tot és posible.
"Dena dago egiteko eta dena da posible". Baina bi baieztapen horiek, koordinazio kopulatiboak batuak, faltsuak dira.
Jorge Riechmann
Poeta, traductor, sociólogo, Profesor de Filosofía Moral de la UAM y reconocido ecologista
No debería uno discrepar de sus maestros. ¿O quizá sí? Podemos y deberíamos recordar aquí la que fuera la máxima favorita de Karl Marx: De omnibus dubitandum. Hay que dudar de todo. Del propio Marx, claro está. O de la voz conjuntada de dos grandes maestros, un gran historiador y un gran poeta.
Josep Fontana, al final de una conferencia dirigida a estudiantes universitarios, animado por el comprensible deseo de infundir ánimos a su joven público en un tiempo sombrío -"no es verdad que el mundo no pueda mejorar: hay muchas cosas que podéis cambiar entre todos" --, apeló a un verso de Miquel Martí i Pol que dice: que tot està per fer, i que tot és posible
"Todo por hacer, y todo es posible": pero las dos sentencias, unidas por la conjunción copulativa, son falsas.
Ez dago dena egiteke, ez baikara zerotik hasten: ez dugu adanismoaren tentazioan erori behar. Ez dago tabula rasarik, iraganeko hondakinetatik abiatuz eraikitzen dugu.
Eta dena ez da posible, iraganak etorkizuneko aukerak mugatzen baititu: "history matters". Jaso dugunetik abiatuz eraikitzen dugu, beste batzuk itxuraturiko egoerak bizi ditugu eta egoera horietan lanean jo eta ke aritzea dagokigu. Kasu horretan, ez gaitezen fida poetaren euforiaz, historialariaren esperantza-borondateaz kutsatua. Etsipenari aurre egin behar diogu, baina norbere buruari iruzurrik egin gabe.
Zygmunt Bauman soziologoak kontaturiko txiste irlandar bat gogoratuko dugu. Leku urrun batean atzerritar batek bere autoa geratu eta bertako bati galdetu dio: nondik joaten da Dublinera? Horrek begiratu eta iseka eginez erantzun dio: Dublinera joan nahi banu, ez litzaidake hemendik hastea bururatuko. Baumanek dioenez: "Txistea egia borobila da. Nire ustez, dugun mundua ez da batere aproposa bideari ekiteko, hobe litzateke beste mundu bat izatea, baina ez dago beste mundurik. Dublinera heltzeari ezin diogu uko egin, soilik puntu egokian ez gaudelako ". Gauden lekutik abiatzea da aukera bakarra (nola has gaitezke beste leku batetik?), nahiz eta leku hori ez den inoiz egokiena izango.
Gizakion kasuan, funtsezko desberdintasuna ia inoiz ez da izaten denaren eta ezerezaren artekoa. The best or nothing automobil-fabrikatzaile alemaniar baten publizitate-goiburua da (nahiz eta goiburua ingelesez egon). Hori, hain zuzen, kontsigna nihilista da. Funtsezko desberdintasuna askoren eta denaren artekoa da, edo ia ezerezaren eta ezerezaren artekoa. Zentzu askotan, datozen urteetan gure helburua egoerarik txarrenak saihestea izango da (esaterako, klima-aldaketa, petrolioaren zenita eta biodibertsitatearen hondamendia).
1.- Josep Fontanaren hitzaldia, 2011ko maiatzean El Viejo Topo 280 zenbakian erreproduziturikoa. 13. orriko aipua.
2.-Zygmunt Bauman: Múltiples culturas, una sola humanidad. Katz/ CCCB, Buenos Aires/ Madril/ Bartzelona 2008, 59. or.
No todo está por hacer porque nunca partimos de cero: no deberíamos ceder a la tentación del adanismo. No hay tabula rasa, edificamos a partir de los escombros del pasado.
Y no todo es posible porque el pasado limita las posibilidades del futuro: "history matters". Construimos a partir de lo dado, vivimos desde situaciones que han configurado otros, y con las que a nosotros nos toca bregar. Desconfiemos, en este caso, de la euforia del poeta, transmitida por la voluntad de esperanza del historiador. Contra la desesperanza, pero sin autoengaños.
Se puede aquí recordar aquel chiste irlandés que evoca el sociólogo Zygmunt Bauman. En algún remoto lugarejo un forastero detiene su coche y pregunta a un lugareño: ¿por dónde se va a Dublín? Éste lo mira con cierta guasa y responde: si yo quisiera ir a Dublín, no se me ocurriría empezar desde aquí. Comenta Bauman: "Hay mucha verdad en este chiste. Estoy de acuerdo (...) en que éste es un mundo muy poco propicio para iniciar el camino, sería mejor otro mundo, pero no hay otro mundo que éste. No podemos renunciar a llegar a Dublín sólo porque no estamos en el punto de partida idóneo. " Partir de donde estamos, entonces (¿y cómo podríamos empezar desde otro lugar?), aunque ese lugar nunca será el idealmente idóneo.
La diferencia esencial, para los seres humanos, casi nunca es la que se da entre todo o nada. The best or nothing es el lema publicitario de una conocida empresa fabricante de automóviles (alemana por cierto, aunque hable en inglés) -y es una consigna nihilista. La diferencia esencial es la que se da entre mucho y todo, o entre casi nada y nada... Ahí es donde nos la jugamos. En muchos sentidos, en estos años que vienen (pensemos en fenómenos como el calentamiento climático, el cenit del petróleo o la hecatombe de diversidad biológica) se trata de evitar lo peor.
1.- Conferencia de Josep Fontana reproducida en El Viejo Topo 280, de mayo de 2011. Cito aquí de la p. 13.
2.-Zygmunt Bauman: Múltiples culturas, una sola humanidad. Katz/ CCCB, Buenos Aires/ Madrid/ Barcelona 2008, p. 59.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada