Páginas / Web-orrialdeak

domingo, 2 de noviembre de 2014

INGURUGELA 25 urte. Esquerrá (2012) La compra verde / Erosketa berdea

25urtelogo
Josep Esquerrá
Ecoinstitut Barcelona
Gure eguneroko jardueren artean, ondasunak eta zerbitzuak erostea da ohikoenetakoa. Jarduera hori ez da inolaz ere neutroa; aitzitik, elementu ugariren eragina jasaten duen erabaki baten ondorioa izaten da: elementu horietako bat, zalantzarik gabe, prezioa da, baina modak (unean uneko kanon estetikoen multzoak) eta kalitateak (espero dugun onura lortuko dugula bermatzeko parametroak) ere agintzen dute, agerian edo ezkutuan, zer erabaki hartuko dugun.
Erosi nahi dugun produktu edo zerbitzuaren ingurumen-ezaugarriak kontuan izanik hartzen dugun erabakiari deitzen zaio erosketa berdea.
Badago esaten duenik erosketa berdea moda-kontua dela (asmo txarrez, nire ustez). Gerta liteke inoiz egia izatea, baina ez kasu gehienetan. Orokorrean, erosketa berdea kalitatearen alderdiari lotuta dago, eta banakoaren eta gizartearen onura hobetzeko asmoz egiten den erosketa da. Horren atzean alderdi estetiko iragankorra baino askoz gehiago dago; duela hamarkada batzuetatik hona egiten den hausnarketa-lan sakona, hain zuzen.
Nola identifikatu produktu eta zerbitzu berdeak
Josep Esquerrá
Ecoinstitut Barcelona
La adquisición de bienes y servicios es una de las actividades más cotidianas y comunes en nuestro quehacer diario. Y esa actividad no es en ningún caso una actividad neutra, sino el fruto de una decisión en la que intervienen multitud de elementos: uno sin duda es el precio, pero las modas (conjunto de cánones estéticos del momento) y la calidad (los parámetros que nos garanticen que obtendremos el beneficio esperado) son aspectos que, sea implícita o explícitamente, tomamos en consideración.
La compra verde es aquella en la que esa decisión se realiza teniendo en cuenta las características ambientales del producto o servicio a adquirir.
Hay quién se refiere (para mí malintencionadamente) a la compra verde como a una moda. En algunos casos eso seguramente es cierto, pero no en la mayoría. La compra verde se entiende de forma muy generalizada como un aspecto de calidad, con una intención de mejorar el bienestar individual y social. Detrás de ello hay mucho más que un aspecto de tipo estético pasajero, hay un trabajo de análisis y reflexión profundo que viene realizándose desde hace décadas.
Cómo identificar productos y servicios verdes



Horretarako, ezaugarri teknikoei erreparatu behar diegu. Hori egitea zaila izan daitekeen arren, badaude oinarrizko irizpide batzuk, gutxi gorabehera kasu gehienetan erabil ditzakegunak;
Produktuaren balio-bizitza eta konpongarritasuna: sendoa den, muntatzeko erraza den eta piezak aldatzeko aukerarik ba ote duen.
Gailua erabiliz kontsumituko ditugun baliabideak: energia, ura eta materialak (kontsumigarriak)
Baliabide berriztagarriak erabiltzen dituen, lehengai birziklatuak barne.
Produktu toxiko edo problematikorik ote duen, produktuan bertan nahiz erabiliz sortuko ditugun hondakinetan.
Hondakin gisa kudeatzeko erraztasuna: materialak lotuta dauden ala erraz bana daitezkeen.
5 printzipio horiekin zentzuz jokatuz, askotan lasai erabakitzeko aukera izango dugu, huts egiteko beldur handirik gabe.
Erabaki hori errazteko, duela urte batzuetatik hona egiaztagiri ekologikoaren sistema garatu da. Beraren bidez, logotipo babestua tarteko, kontsumitzaileak erraz jakin dezake zer produktuk betetzen dituzten aurretiaz ezarritako irizpide batzuk: etiketa ekologikoak.
Ekoetiketatzeko prozesua zaila da eta denbora behar du. Hori dela-eta, luzaroan eskaintza ez da ia nabaritu ere egin; denbora joan ahala, baina, haziz joan da eta publikoak onartzeko eta eskuratzeko modukoa da gaur egun.
Badaude beste tresna osagarri batzuk ere. Tresna horietako bat ingurumen-kudeaketako sistemak dira. Horien bidez, jarduera baten ingurumen-aldagai esanguratsuen kontrola ezarri eta aldagai horiek etengabe behatzeko eta hobetzeko prozedura egokiak zehazten dira. Tresna horiek ez dute egiaztatzen produktua bere horretan, baina bai produktua egiten den lekua edo bertan garatzen den jarduera. Horrela jokatuz, beste zentzu batean egiten dira aurrerakuntzak, hau da, ingurumen-kalitateko sistemak orokortu egiten dira.
Azkenik, ekodiseinuko jarraibideak eta araubideak daude. Horien bidez, produktuaren diseinuaren eta produkzio-prozesuaren aurreko faseetan esku hartzen da, betiere ingurumen-inpaktua hobetzeko asmoz.
EROSKETA PUBLIKO BERDEAK
Horretaz gain, duela urte batzuk EBk merkatu berdeei behin betiko bultzada ematea erabaki zuen. Europako Administrazio Publikoen erosteko gaitasuna ikusirik, merkatu horiek garatzeko eragile izan zitezkeela planteatu zen. Eztabaida gogor eta bizia izan zen, baina azkenean horrela jokatzearen aldeko ustea nagusitu zen eta 2004an, kontrataziorako europar zuzentarauak aldatu egin ziren.
Horri esker, produktu eta zerbitzu bizkorrak merkatuan bizkorrago sartzeko, oztopoak eta eskala-ekonomia gainditzeko eta erosle guztiek erosteko aukera izateko adinako eskaera sortzeko esparru-lege egokia ezarri zen.
EROSKETA BERDEA, BALIABIDE PEDAGOGIKOA
Erosketa berdeak aukera handiak ditu ikuspegi pedagogikotik. Alde batetik, balioen gaia azaleratzeko aukera eskaintzen digu: ezarritako kontsumo-ereduak zalantzan jartzea, premiei buruz aritzea, erabakiak hartzen ditugunean balioa zeri aitortu behar diogun berriro pentsatzea, eta jokabide egokiak garatzea. Ikastetxearen erosketetan ildo berari heltzea ere eredugarria izan daiteke.
Beste aldetik, hainbat gaitan lantzeko baliabide interesgarria izan daiteke: natura- eta gizarte-zientzietan inpaktuaren ingurukoak aztertuko ditugu, eta matematika irakasgaian produktuen bizitza-zikloari buruzko eragiketa errazak egin daitezke.
EROSKETA BERDEA EUSKADIN
Euskal Autonomia Erkidegoak parte-hartze aktiboa izan du garapen horretan. Alde batetik, Ekodiseinuko gelak sortu ditu eta ingurumen-kudeaketarako sistema propioa garatu du (Ekoscan). Horrela, euskal enpresek ingurumen-kalitateko eskaintza egin ahal izan dute.
Beste aldetik, 2006an, Ecoinstituten laguntza teknikoarekin, Erosketa Berdeen programa abiatu zen. Denbora laburrean, estatuko aurreratuena eta Europako erreferentzia bihurtu zen.
Halatan, produktu eta zerbitzu berdeen eskaintzan eta eskaeran eraginez, EAE egoera ezin hobean dago merkatu hori garatzeko aukeran.
Informazio gehiago: www.ihobe.net
EROSKETA BERDEAREN PREZIOA
Erosketa berdea ez garatzeko aipatzen den arazoetako bat prezioa izaten da. Horren aurrean, zera esan behar da:
Badira aukera berdeak, prezio berean eta merkeagoak ere bai. Kasu zehatz batzuetan produktu 'merke' batzuk baztertu egin ditugu, oinarrizkoegiak direlakoan, eta artikulu sofistikatu eta garestiagoen alde egin dugu, soilik 'markari' lotuta jarraitzen dugulako.
Badaude erosteko prezioan sartuta ez dauden 'kanpoko elementuak' eta horiek ere ordaindu behar izaten ditugu, askotan zeharka, tasen eta zergen bidez.
Produktua erosteko unean kontuan hartu bagenitu produktu hori erosi ondoren eta erabiltzen dugun bitartean eragingo dizkigun kostu korronteak, prezio-aldeak konpentsatzeko nahikoa garrantzitsuak direla erabakiko genukeen.
Benetako kostua ezartzeko, hori guztia zenbatu behar dugu (bizi-zikloaren kostua, alegia), honako formula honi jarraituz:
Azken kostua = erosteko kostua (prezioa) + erabilera-kostuak (kontsumoa eta mantentzea) + finantza-kostuak + zeharkako kostuak (ingurumen- eta gizarte-alorreko kanpo-elementuak).
Kontabilitate hori ahalbidetuko duen tresnak sortzea izan da EBk aztertutako zereginetako bat. Horrekin batera, aipaturiko formula kontratu publikoak esleitzeko kontuan hartzeko moduko elementutzat jo da kontratazioaren inguruko zuzentarauetan.
Hala bada, une honetan badaude produktu eta zerbitzu berdeen merkatua garatzeko tresnak, baliabideak eta estrategia. Gaur egungo testuinguruan hori horrela izateko baldintzarik ote dagoen jakitea falta da.

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-4155/eu/contenidos/boletin_revista/ihitza38/eu_ihitza/enportada.html
Para ello es necesario fijarse en las características técnicas. Aunque eso puede llegar a ser algo complejo, sí existen algunos principios o criterios básicos que podemos aplicar de forma más o menos generalizada:
la vida útil del producto y su reparabilidad: su solidez, la facilidad de montaje y substitución de piezas
el consumo de recursos asociado a su manejo: energía, agua y materiales (consumibles)
el uso de recursos renovables, incluyendo la materia prima reciclada.
la ausencia de productos tóxicos o problemáticos, en el producto mismo y en los residuos generados en su uso.
la facilidad para ser gestionado como residuo: productos monomateriales o de materiales fácilmente separables.
Teniendo presentes esos 5 principios y algo de sentido común, en muchos casos podremos tomar decisiones sin temor a equivocarnos significativamente.
Para facilitar esa decisión hace años que viene desarrollándose un sistema de certificado ecológico que permita al consumidor identificar a través de un logotipo protegido aquellos productos que cumplen con los criterios previamente establecidos: las etiquetas ecológicas.
El proceso de ecoetiquetado es algo complejo y requiere cierto tiempo. Por ello la oferta ha sido durante bastante tiempo inapreciable, pero ha ido creciendo de forma regular y empieza ya a ser conocida y asequible para el público.
Por otro lado existen otros instrumentos complementarios. Uno son los sistemas de gestión ambiental, mediante los que se establece un sistema de control de las variables ambientales significativas de una actividad y se definen los procedimientos necesarios para su control y mejora continua. Estos no certifican el producto como tal, sino la instalación donde se produce, o la actividad que se desarrolla. Con ello se consigue avances en otro sentido: la generalización de los sistemas de calidad ambiental.
Finalmente están las directrices y normativas de ecodiseño. Con ello se persigue la mejora ambiental actuando en las fases previas de diseño del mismo producto y de su proceso de producción.
LAS COMPRAS PÚBLICAS VERDES
Además en la UE se planteó hace años cómo dar un impulso definitivo a los mercados verdes. Viendo el poder de compra de las Administraciones Públicas europeas, se planteó la idea de que éstas actuaran como motor para su desarrollo. Un debate intenso y controvertido en el que finalmente se consolidaron las tesis favorables a ello y que concluyó con la modificación de las directivas europeas de contratación en 2004.
Con ello se creó el marco legislativo necesario para generar una demanda suficiente que permita a los productos y servicios verdes penetrar más rápidamente en el mercado, superar barreras y economías de escala para estar al alcance del público en general.
LA COMPRA VERDE COMO RECURSO PEDAGÓGICO
La compra verde ofrece grandes posibilidades desde el punto de vista pedagógico. Por un lado, es un elemento que permite plantear el tema de los valores: cuestionar las pautas de consumo establecidas, discutir sobre las necesidades, repensar los valores en la toma de decisiones y desarrollar comportamientos adecuados. Actuar a través de las propias compras del centro educativo es un recurso de un gran poder ejemplarizante.
Por otro lado, ofrece cuestiones interesantes como objeto a tratar en diversas materias: desde la consideración de los impactos en ciencias naturales y sociales, hasta cálculos simples de coste de ciclo en matemáticas.
LA COMPRA VERDE EN EUSKADI
La Comunidad Autónoma Vasca ha participado activamente en ese desarrollo. Por un lado con la creación de las aulas de Ecodiseño, así como con el desarrollo de un sistema de gestión ambiental propio, el Ekoscan, potenciando así la aparición de una oferta de calidad ambiental desde las empresas vascas.
Por otro lado, en 2006 y con el soporte técnico de Ecoinstitut, arranca definitivamente el programa de Compras Verdes que en poco tiempo se convierte en el más avanzado del estado y en una referencia a nivel europeo.
Así actuando de forma paralela y coordinada sobre la oferta y la demanda de productos y servicios verdes, la CAPV se halla en una posición inmejorable para posicionarse ante la perspectiva de desarrollo de ese mercado.
Mas información: www.ihobe.net
EL PRECIO DE LA COMPRA VERDE
Uno de los escollos a los que se alude para justificar el poco desarrollo de la compra verde es el precio. Ante ello cabe señalar lo siguiente:
Existen alternativas verdes al mismo precio o incluso mas económicas. En casos concretos hemos descartado productos "económicos" por demasiado básicos y nos hemos acostumbrado a artículos mas sofisticados de precio superior a los que a menudo permanecemos "aferrados" por la marca.
Existen "externalidades" que no vienen incluidas en el precio de adquisición, pero que de todas maneras pagamos, a menudo indirectamente mediante tasas e impuestos.
Una vez adquirido y durante su uso, muchos artículos generan costes corrientes que, de ser considerados en el momento de la compra, serían suficientemente importantes para compensar las diferencias de precio.
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-4155/es/contenidos/boletin_revista/ihitza38/es_ihitza/enportada.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada